miércoles, 18 de noviembre de 2009


TRONBE HORMAREN FUNTZIONAMENDUA
Tronbe horma bat erabiltzeko hegoaldearekiko angelu ideala 5 gradukoa da. 15 graduko angeluan ondo funtzionatzen du eta udan gehiegizko berokuntzaren arazoa ekiditen laguntzen du. 30 graduko angelua muga moduan hartu daiteke. Gure kasuan hegoaldera orientatuta dagoen fatxadak hegoaldearekiko 40 graduko angelua osatzen du. Honen ondorioz ez du gomendagarria egiten tronbe horma bat erabiltzea. Hau kontuan izanda eta Olatzek eginiko masterrean erabiltzen dituzten soluzioak kontuan izanik, hurrengo aukerak ikusten ditugu:
-Hegoaldeko fatxadarentzat bi aukera ikusten ditugu.
- Fatxada berri bat eraikitzea hegoaldearekiko angelu egokiago bat osatzen duena. Horrela tronbe horma edo antzeko soluzio bat ezartzeko.
-Fatxada dagoen moduan utzi eta isolamendu maila hobetzea.

-Ekialdeko, mendebaldeko eta iparraldeko fatxadetan isolamendua hobetzea ematen du aukera bakarra.
-Estalkiari dagokionez:
- Irabazi zuzeneko elementu batzuk kokatzea.
-Argiztapena iparraldetik sartu eta hegoaldera masa handiko elementuak kokatu negutegi txiki batzuez estaliak eta tronbe horma moduan erabili. Honek daukan arazoa udan gehiegizko berokuntza sortzek negutegia kenduta ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario